XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAMARTHE

AZINDA GALDUA.- Ainhiza menditik faltatua izan da marro bat, mazkaroa, sei hortz, eskuineko beharrian gibel ozke. Horren berri dakienak hel-araz adreza huntarat: Goyheneche, maison Oguichuria Gamarthe. (B.P.).

Saristatua izanen da.

Eskualdunak munduan

Andere kantari handi bat: Marina Gabarain

Zuizako hiri-nausian, Geneve-n, zoingehiagoka handi bat egin dute musikaz. Baziren 546 soinulari eta kantari!

Ehun bat kantariren artean hautatu dituzte zazpi, eta zazpietarik hiru baizik ez dituzte diplomatu.

Hiru hoitarik zen Gabarrain andere gaztea. Donostiarra da. Londresen lau urthez ikas eta ikas ari izana da kantuz eta pianoan.

Orai Londres-eko Royal Collège batasun famatuan lagun titulua eman diote. Gure goresmenak kantari eskualdun bikainari.